hezkide kopururaren kontadorea

EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLAK ZURE LAGUNTZA BEHAR DU!


Uribarriko Gau Eskola aurrera! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Inposaketarik ez!
Asteazkena, 2009(e)ko Urria(r)en 14-(e)an 17:34etan
Uribarriko Gau Eskola aurrera!Euskal Herriak Bere Eskolak ere Uribarriko Gau Eskolaren alde egin nahi du momentu honetan. Hori dela eta GITE-IPES, Hau Pittu Hau Konpartsa, Aldapan Gora Kultur Koordinakundea, Mahatserri Euskara Taldea eta EHEk bidalitako manifestua argitaratzen dugu. Era berean gaur arratsaldeko 19:30tatik aurrera egongo den matrikulazio herritarrean parte hartzeko deia luzatu nahi dugu

Uribarriko Gau Eskolako ikasle eta irakasleok bosgarren ikasturteari ekingo diogu datorren 14an hasiko den ikastaroan. Denbora honetan Uribarriko eskola erabili izan dugu geure jarduerak aurrera eramateko; honela, helduei euskalduntzeko aukera eman diegu, euskara klaseak doan eskainiz. Urte hauetan zehar auzokideen erantzuna gero eta hobea izan da, euskarara musu truk hurbiltzeko aukera topatzeaz gain lagun arteko giro polita sortu baita, auzoko egunerokotasunera ere iritsi dena.

Aurten, ordea, geure harridurarako, EZ DIGUTE URIBARRIKO ESKOLA ERABILTZEN UTZIKO. Gure ustez, erabaki honen zergatiak oso irristakorrak dira, iraingarriak ez direnean, baina ondorioz,  Uribarriko helduei euskalduntzeko aukera bat kentzen zaiela iruditzen zaigu.

Honenbestez, Uribarriko eskolari edo eskolako kudeatzaile den Udalari hartutako erabakiaren arrazoia zeintzuk diren azaltzeko, suerta daitezkeen eragozpenei baliabideak jartzeko eta ezeko erraz bat ez emateko eskatu nahi diegu.

Dena den, guk lanean jarraituko dugu, egoera latz honi ahalik eta irtenbide egokiena bilatu eta Uribarriko Gau Eskolaren jarduna eten ez dadin.
 

Deialdiak

<<  Iraila 2010  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
27282930   

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

bedava porno izle porno izle porn izle bedava porno izle porno izle porn izle