
|
||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||

| 2012/02/02
+ Gehiago irakurriHerriakSeaska prest da Baxoko azterketak oztopatzeko azterketa hori euskaraz izan dadin lortzeko Kazeta.info-tik hartutako albistea: 200 lagun inguru bildu dira gaur eguerdian baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko Baionan eginiko elkarretaratzean. Mobilizazioa Seaskak deitu du Bernat Etxepare lizeoko ikasleek emandako urratsa sostengatuz. Iaz bezala aurten ere baxoa euskaraz pasatzeko paradarik ez dute Seaskako lizeotarrek. Mobilizazioan nabarmendu dutenez, frantses legea ez da oztopo, berez frantsesa ez den beste hizkuntza batean azterketak egiteko aukera ematen duelako legeak. Berez, "nahikeria politikoa aski dela" eskubide hori bermatzeko nabarmendu du Seaskak euska [ ... ] |
| 2012/02/02
+ Gehiago irakurriHerriakIbaiondoko mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute inguruan ikasteko plazarik Bilboko Elkartzenen webgunetik hartutako albistea: Eusko Jaurlaritzari kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko eta eskola mapa berraztertzeko eskatu dio auzokide eta irakasleek sortutako plataformak. Iaz 2 eta 5 urte bitarteko 100 haur baino gehiago tokirik gabe geratu ziren Miribillan. Arazo larri dute Ibaiondo barrutiko haur eta gazteen gurasoek. Izan ere, barrutia osatzen duten auzoetako biztanle kopuruak gora egin du nabarmen azken urteotan, eskola publikoak eskaintzen duen plaza kopuruak, baina, bere horretan jarraitzen du. Ondorioz, mila haur eta gazte baino gehiagok ez dute auzoko [ ... ] |
| 2012/02/02
+ Gehiago irakurriHerriakEuskarazko haur eskolaren aldeko silleten kalejiraren bideoa Orain dela egun batzuk kontatu genuen Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformak deituta dozenaga gurasok protesta egin zutela Iruñeko kaleetan "Silleten kalejira" izeneko ekimenaren baitan. Hona hemen ekimen horren bideo bat: |
| 2012/01/31
+ Gehiago irakurriHerriakLizarran murrizketen aurka protesta egin dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako murrizketak salatzeko protesta egin zuten atzo Lizarrako institutuko ikasleek, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcina eta Hezkuntza kontseilari Jose Iribas eraikin berria inauguratzera joan zirenean. Lizarrako Ikasle Abertzaleakek deituta, kontzentrazioa burutu zuten eta, ikasleek salatu dutenaren arabera, poliziaren presentzia ikaragarria izan zen. Protestari buruzko informazio eta argazki gehiago, Iruñerriako Ikasle Abertzaleaken bogean. |
| 2012/01/24
+ Gehiago irakurriHerriakD eredua aldarri, festa giroan BERRIAtik hartutako albistea: Ermitaberri ikastetxe publikoak eta guraso elkarteak antolatuta, D ereduaren aldeko festa egin zuten atzo Burlatan (Nafarroa). Bertan, Nafarroako guraso guztiek seme-alabak eredu horretan matrikulatzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste. Jai giroan egin zuten aldarrikapena guraso, ikasle eta irakasleek, egitarau betea prest baitzuten horretarako. Haurrentzako tailerrak, txistorra eta txokolate jatea eta buruhandien kalejira izan ziren, besteak beste, goiz osoan. |
Aurreko albisteak
|
