Azaroaren 28tik aurrera... WEBGUNE BERRITUA!


Unibertsitatea eta beharrezko eraldaketa soziala PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Asteartea, 2011(e)ko Azaroa(r)en 22-(e)an 16:43etan

Unibertsitatea eta eraldaketa sozialaren artean dagoen harremana eta eragina aztertzeko jardunaldiak egiten ari dira gaur Ibaetako kanpusean.

Unibertsitatea tradizionalki hausnarketa eta kritikarako espazio izan da, eta hausnarketa eta kritikaren ondorioa izaten da aldaketa. Jardunaldi hauen helburua izango da gaur egun dagoen aldaketa sozial beharrari buruz eta unibertsitateak aldaketa dinamika horretan bete dezakeen paperari buruz hausnartzea.

Jada berandu da jardunaldietara joateko (berandu ibili gara, bai!), baina inoiz ez da beranduegi beren webguneari bisita bat egiteko. Oso gomendio interesgarriak aurkituko dituzu bertan!

 
EHBEren ustez lotsagarria da Nafarroako Gobernuak "gaztelera zaintzeko eta sustatzeko" saila sortzea Hezkuntzan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2011(e)ko Azaroa(r)en 09-(e)an 20:24etan

Nafarroako Gobernuak Hezkuntzan “gaztelera zaintzeko eta sustatzeko” saila sortu duela jakin dugu orain dela gutxi. Euskal Herriak Bere Eskolaren ustez lotsagarria da egoera diglosiko batean nagusitasuna duen hizkuntzaren alde honelako neurriak hartzea, euskararekiko guztiz alderantzizkoa egiten denean. Are gehiago testuinguru honetan, non hezkuntzari egiten ari diren murrizketak etengabeak izaten ari diren.

 

Neurri honek ez dio inola ere Nafarroako errealitate eta beharrei erantzuten eta, beraz, onartezina iruditzen zaigu. Nafarroako Gobernuak benetan egin beharko lukeena hezkuntza komunitatearen aldarrikapenei kasu egitea da, gaztelerak behar ez dituen neurriak ezarri beharrean, euskarazko irakaskuntzari oztopo gehiagorik ez jartzea eskatzen diogu Iribasi.

 
Ikasle Abertzaleakek Ikasle Eguna ospatuko du gaur Billabonan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Larunbata, 2011(e)ko Azaroa(r)en 05-(e)an 10:54etan

Ikasle Abertzaleak taldeak antolatuta, Ikasle Eguna ospatuko dute gaur Billabonan. Goizeko 11:00etatik hasita, Ikasle Topaketak burutuko dituzte, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko gunea egongo da, bazkaria, bertso saioa, poteoa, kontzertu mordoa...

Euskal Eskola Nazionalaren aldeko bidean, ikasleak elkartu, indarrak bildu eta eskubideak aldarrikatzeko eguna da Ikasle Eguna, herria eta eskola eskutik helduta doazela erakusteko eguna.

IE11_kartelazuz2

 
Euskal Herriak burujabetza behar duela aldarrikatu genuen Gernikan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Ostirala, 2011(e)ko Urria(r)en 28-(e)an 09:35etan

400 pertsonatik gora elkartu ginen asteartean Gernikan Euskal Herria, bat eta bakarra lelopean, egutegian gorriz markatutako eguna izan arren Gernikako Estatutuaren urtemugak Euskal Herriaren zatiketa bera suposatzen duela salatzeko.

Herri mugimenduetako hainbat eragilek deituta, herri eskolak egin genituen goizean zehar; Historia, sozioekonomia, nazio egituratzea instituzioen bitartez, hezkuntza eta gazteria izan ziren eskoletan aztertutako gaiak. Horren ondoren, goraino bete zen Gernikako Lizeo antzokian egindako ekitaldiarekin eman genion amaiera egunari.

Bideo honetan ikus dezakezue ekitaldian herri mugimenduetako eragileen izenean Naroa Gerestak egin zuen irakurketa eta egunean zeharreko hainbat irudi.

*Egunaren kronika eta argazkiak Topatu.infon.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

 

 
Murrizketen aurkako mobilizazio eguna gaur Nafarroa eta EAEn PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Osteguna, 2011(e)ko Urria(r)en 27-(e)an 13:13etan

Hezkuntzan egiten ari diren murrizketengatik protesta egiteko mobilizazio eguna da gaur Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoan.

Nafarroan, LAB, ELA, EILAS, CSIF eta CCOO sindikatuek deituta greba eguna da gaur, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egindako murrizketeen ondorioz hezkuntza sistemak egun duen kalitate galtzeko arriskua dagoela salatuko dute aurreko egunetan egindako paro eta mobilizazioetan bezala. Berria.infon irakurritakoaren arabera, sindikatuek diote greba %65eko jarraipena izaten ari dela.

Esan bezala, EAEn ere mobilizazioak egingo dituzte gaur arratsaldean ELA, EILAS eta LAB sindikatuek deituta. Murrizketen aurka egiteko manifestazioak burutuko dira hiriburuetan 18:30ean; Bilbokoa Arriaga antzokiko plazan hasiko da; Donostiakoa, Bulebarrean; eta Gasteizkoa, Andre Mari Zuriaren plazan.

*Oharra: Twitter bidez jasotako informazioaren arabera, Polizia Foralak kargak egin ditu Iruñeako alde zaharrean murrizketen aurkako manifestazioan.

 
Gaur Gernikan gaude, Euskal Herria bat eta bakarra dela aldarrikatzen! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Inposaketarik ez!
Asteartea, 2011(e)ko Urria(r)en 25-(e)an 09:32etan

Gaur urriak 25 da, jai eguna da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gernikako Estatutuaren eguna ospatzen dugu gaur EAEko herritarrok. Guk nahi ala ez, gorriz markaturik agertzen zaigu egutegian.

EHBEk ez du gaurko eguna ospakizun eguntzat ulertzen, ez dugu Euskal Herriaren zatiketan sakontzen duen Estatutua omendu edo ospatu nahi. Guk, zatiketa guztien gainetik, Euskal Herria bat eta bakarra nahi dugu eta hori eraikitzen ari gara.

Horregatik gaur Gernikan gaude! Jai egun arrotz eta inposatu honetan, Euskal Herria aldarrikatuko dugu Bizkaiko herri honetan. Etortzerik izan ez baduzu, hemen gertatzen denaren berri izan dezakezu Topatu.info-ren bidez.

KARTELA_EGUTEGI

 

 
20.000 lagun Iruñean hezkuntzako murrizketen aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2011(e)ko Urria(r)en 24-(e)an 16:48etan

Larunbatean Iruñean hezkuntza murrizketen aurka egin zen manifestazio jendetsuko irudiekin bideo bat egin du STEE-EILASek.

20.000 lagun kalitatezko hezkuntzaren alde! Murrizketen aurka! Gaur egungo hezkuntzak biharko etorkizuna ziurtatzen digulako, ezin da berarekin horrela jolastu!

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

 
"Hezkuntzako inbertsioari eusteko eskatu dute milaka pertsonak Iruñean" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Igandea, 2011(e)ko Urria(r)en 23-(e)an 18:30etan

*BERRIAtik hartutako albistea:

Handia zen manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten eragileen zerrenda, eta neurri berekoa izan da erantzuna ere. Milaka eta milaka pertsona bildu ziren atzo Iruñean Nafarroako Gobernuak hezkuntzan egin dituen murrizketen aurka. Antioniutti parketik abiatu eta Gazteluko plazarainoko ibilbide guztia hartu zuen ia jende ilarak. Kilometro eta erdi luze zen pankarta nagusiaren atzeko jendetza, eta bete egin zuten, kasik, plaza, amaierako ekitaldian. 20.000 bat manifestari, guztira, udaltzainek adierazitakoaren arabera. Lelo bakarra manifestazioaren buruan: Hezkuntzan, murrizketarik ez.

argazki

Beste hamaika pankarta ere baziren jendetzaren artean. Nafarroako txoko guztietako eskoletako kideek egindakoak ziren gehienak. Guztiak mezu nagusi horrekin sintonian. Iruñeko institutuak, Nafarroa iparraldeko landa eremuko eskoletako ikasle eta irakasleak, baita Villafrancakoak ere. Guraizeen irudiak ageri zituzten askok paparretan, eta baita afixetan ere, murrizketen aurkako ezezkoa adierazteko. «Murrizketarik ez», «Ez da dirurik falta, lapurrak daude sobera», eta «Barcina, Barcina, moztaile fina» izan ziren manifestariek oihukatu zituztenetariko batzuk.

Gehiago irakurri...
 
"Nafarroan hezkuntza eredua kolokan dagoela salatu dute parlamentuan" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Plazara - Bestelako berriak
Asteazkena, 2011(e)ko Urria(r)en 19-(e)an 18:17etan

*BERRIAtik hartutako albistea:

Hezkuntza sistema «arriskuan» dagoela ohartarazi dute sindikatu eta hezkuntza eragileek Nafarroako Parlamentuan. Foru gobernuak egindako murrizketak salatu dituzte, eta «inposatu beharrean negoziatzeko» eskatu diote Jose Iribas Hezkuntza kontseilariari.

Hezkuntza alorreko eragileak eta sindikatuek agerraldia egin zuten atzo parlamentuan. Murrizketen ondorioz hezkuntza sistemak egun duen kalitatearen inguruan kezka azaldu zuten Herrikoa eta Sortzen Ikasbatuaz guraso elkarteek. «Ikasturte hasieratik irakasleak falta dira, eta horrek eragina du hezkuntzaren kalitatean», nabarmendu zuen Sortzen Ikasbatuaz elkarteko Aitziber Larreak. Hala, negoziatzeko deia egin zien Nafarroako Gobernuari eta sindikatuei Herrikoa elkarteko Santiago Alvarezek. «Mahai batean esertzeko eskatzen diegu. Ez dugu uste grebak onak direnik ikasleentzat, baina egoera ikusita ulertzen dugu irakasleen jarrera».

Zuzendarien elkarteek ere negoziazioaren alde egin zuten. «Hezkuntza politika egonkorra izatea behar dugu, eta horretarako funtsezkoa da adostasun bat egotea», defendatu zuen ADI elkarteko Javier Mangadok.

Gehiago irakurri...
 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Hezberri

Herriek Bere Eskola

Blogetan...
Laster-markak
Add to: JBookmarks Add to: Zabaldu Add to: Digg Add to: Del.icoi.us Add to: Reddit Add to: Yahoo Add to: Technorati Add to: Google Zer da hau?
Antzeko berriak

Bannerrak

Bannerra
Bannerra
Bannerra
Bannerra

:    :   

feed-image Jarioak