Goiena Telebistako Tertulia programan izan gara

Aiora Mujika Euskal Herriak Bere Eskolako kidea Goiena Telebistako Tertulia saioan izan da hezkuntzaren egoerari buruzko mahai-inguruan parte hartuz. Hona hemen saioaren bideoa:

Gehiago irakurri...
 
Murrizketak Nafarroan, eta baita EAEn ere

Nafarroako Hezkuntza murrizketak handiak izango direla gauza nabaria da aspalditik; kalean ikusitako mobilizazio guztiek argi erakutsi dute Hezkuntza Komunitatea murrizketa horien aurka dagoela, erabat. Protestak protesta, Iribasek temati jarraitzen du berean eta, inorrek sinisten ez dion arren, neurri hauekin hezkuntzaren kalitateak kalterik jasango ez duela saldu nahian segitzen du.

Gehiago irakurri...
 
Nafarroako Hezkuntza Sailari kiratsa dario

Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak kaka erraldoia eraman du Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzaraino "euskararen aurkako erasoak, zentsuratutako testu liburuak, murrizketak, dekretuak, tasen igoerak eta inposizioak" salatzeko. Nafarroako hezkuntza sistemari kiratsa dario eta honi aurre egiteko Hezkuntza sistema propioaren alde egitea proposatzen du Sortzen-Ikasbatuaz elkarteak.

Gehiago irakurri...
 
Selektibitate eta Baxoari ez!

Euskal herriko milaka ikaslek Selektibitate azterketa hasiko dute bihar. Hiru egunez luzatuko den proba honetan, eduki arrotz eta inposatuz osatutako galderei erantzun beharko diete, euren etorkizuna baldintzatuko duen nota lortu nahian.

Gehiago irakurri...
 
Bihar, eskola txikien jaia Larraulen eta Ibilaldia Trapagaranen

Bi deialdi garrantzitsu eta erakargarri ditugu bihar hezkuntza herritar eta euskaldunari bultzada eman nahi diogunok. Alde batetik, Gipuzkoako Eskola Txikien aldeko jaia ospatuko dute Larraulen. Herri txikiak bizirik mantentzeko zutabe garrantzitsu dira Eskola Txikiak eta hauen biziraupenaren alde 25 urte dira jada jaialdi hau ospatzen dela. Honen harira, "Eskola bizia, herri bizia" dokumentala ere egin dute, eskola txikien funtzionamendua eta garrantzia argitara emateko.

Gehiago irakurri...
 
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

HasieraAurrekoa12345HurrengoaAmaiera

2012/06/16 + Gehiago irakurriHerriakAraba Euskaraz Bastidan, bihar

article thumbnail

BERRIAtik hartutako albistea: Bastida Arabako ikastolen aldeko jairako prest dago jada. Bihar izango da festa, eta Bastida ikastola, eraikina, izango da jaiaren bihotza. Horretarako prestatu dute ibilbidea. Hiru kilometro inguruko ibilbidea prestatu dute ikastolakoek, eta lau gune izango ditu. Horietatik bi herrian bertan egongo dira: lehena ikastolan jarriko dute, eta bigarrena, Marigiloz etorbidean. Jasokundearen Andre Mariaren parrokiak herriaren goiko aldetik ikusiko du Araba Euskaraz, aurreko urteetan ez bezala ibilbidea ez baita hara gerturatuko. Ikastolatik hegoaldera egongo di [ ... ]


2012/06/08 + Gehiago irakurriHerriakOarsoaldeko Ikasle Eguna bihar Oiartzunen

article thumbnail

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartua: Biharko, hilak 9, Oarsoaldeko ikasle eta abertzaleek Ikasle Egun mundiala antolatu dute. Azken urteetan egin bezala, euren ikasturteko lan guztia jai batekin bukatu eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Jolasak, kalejira, poteoa… eta kontzertuak izango dira “Egurra Ta Kitto”, “Besteik-p” eta “Ingo al deu?” taldeen esku. Eguna 10:30ean hasiko da aldarrikapen jolasekin, Oiartzungo plazan. Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleak-en oharra: Denbora da Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleok Ikasle Eguna antolatzeko deia egin genuela. Gogotsu [ ... ]


2012/05/29 + Gehiago irakurriHerriakErreformen aurrean, mobilizatzeko deia egin du nafarroako ikasleriak

article thumbnail

Ikasle Abertzaleaken webgunetik hartutako albistea: Agerraldia burutu dugu ikasle eta abertzaleok gaurkoan UPNAn. Azken hilabeteetan Wert espainiar hezkuntza ministroak iragarritako erreforma inposatuei aurre egin, eta errepresio ororen gainetik, ikasleriari, hezkuntza komunitateari eta euskal jendarteari, datozen egunetan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dugu. Nafarroako ikasleen oharra: Ikasleok denbora luzea daramagu mobilizatzen urteetan aurreikusi genuen hezkuntza publikoaren merkantilizazio eta prekarizazioaren aurrean. Oraingoan, beharrezkoak diren ze [ ... ]


2012/05/21 + Gehiago irakurriHerriakIruñerriko ikasleak murrizketen aurka mobilizatuko dira

article thumbnail

Ikasturte honetan zehar behin baino gehiagotan, eta ozen gainera, entzun ditugu Iruñerriko ikasleak hezkuntzan bizi den egoeraren aurrean ASKI DA! oihukatzen. Mota guztietako erasoen aurrean altxa dira ikasle nafarrak: eduki, eskola-eredu edota curriculum arrotzen inposaketak; beka murrizketak eta material eskasia; klaseen masifikazioa... Azken finean, hezkuntza eredu arrotz eta inposatu baten aurrean altxatu dira, eta eurena eraikitzeko eskubidea aldarrikatu dute, Hezkuntza Sistema propioa. Bide horretatik jarraituz, datozen egunetarako deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeko deia l [ ... ]


2012/05/14 + Gehiago irakurriHerriakAzkaingo ikastolak 40 urte betetzen ditu aurten

article thumbnail

Azkaingo ikastolak 40 urte beteko ditu aurten. 1972an ireki zuten, Senpere, Uztaritzen, Hazparne... eta beste zenbait herritan gertatu zen bezalaxe. Gaur egun 29 ikastolak eskaintzen dute Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko aukera eta euskarazko irakaskuntzaren eskaria gora doa urtez urte. Ikastolak 40 urte beteko dituela ospatzeko hainbat ekimen ari dira burutzen urte guztian zehar Azkainen. Jai giroan egindako ekimenak, hasiera haiek gogoratzeko antolatutakoak, baina baita aldarrikapenez beteak ere. Izan ere, datorren urtean 100 ikasleko muga gainditzea espero dutenez, beste eraikin bat [ ... ]


Aurreko albisteak